Urola Erdiko Itaiak antolatuta Emakumeon II. Futbito Txapelketa jokatu zen atzo goizetik eguerdira artean. Sei taldek parte hartu zuten, eta koparen irabazlea Urola 1234 izan zen.
Futbito partiden artean hamaiketakoa egiteko tartea hartu zuten, eta txapelketaren bukaeran parte hartzaile guztiek elkarrekin bazkaldu zuten. Txapelketan izandako "giro bikaina" azpimarratu zuten Itaiakoek.