Ibon Otaegik garaipena lortu du Enkarterrietako San Cosmeko IX. igoeran

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 25a, 17:43

Ibon Otaegi, iazko Urrakiko igoeran.

Lehenengo kategoriako eta hirugarren multzoko irabazlea izan da Azpeitiko gidaria.

Mendiko auto lasterketetan lehiatzen den Ibon Otaegi azpeitiarrak (BMW M3) garaipena lortu du Enkarterrietako IX. San Cosmeko igoeran. Azkarrena izan da lehenengo kategorian eta hirugarren multzoan.

38 taldek hartu dute parte mendi igoeren txapelketako hirugarren proba puntuagarrian, tartean, Azkoitiko Errebueltie Motor klubak, Otaegi gidariarekin. Azpeitiarrak 1:55.836ko bataz besteko denbora erdietsi du gaurko proban, eta sailkapen orokorraren buruan kokatu da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide