Aspaldi antolatu ohi zuten jarduera bat berreskuratu dute gaur Sanjuandegiko festetan. Izan ere, gaur arratsaldean gurpil gainean gozatzeko aukera izan dute txikienek, 3 urtetik 12 urtera arteko haurrek.
YK Riders taldeak antolatu ditu haurrentzako bizikleta probak, XJ Auzolanean taldearekin batera. Adinen arabera banatuta egin dituzte probak gaur arratsaldean. 3 eta 4 urteko haurrak Jose Antonio Agirre plazan muntatu duten zirkuituan ibili dira bueltaka. 5 urtetik gorakoak, berriz, Sanjuandegi auzoan muntatu duten zirkuituan ibili dira. Txikienek gidari Mantangorri ibili dute, eta hari segida egin dute proba. 7 urtetik aurrerakoek, berriz, hiru eta lau itzuli eman behar izan dizkiote auzoan zeharreko zirkuituari.
Gustura ibili dira haurrak biizikleta gainean lehian, eta bukaeran denek sari gisa goxokiak jaso dituzte.