Pistak antzemanez eta begiak lupan zorroztuta, detektibeen azalean jarrita natura eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera izan zuten igandean hainbat familiek Ekoetxean.
Bi ordu inguru iraun zituen EtxEKO FAMILIAK izeneko programaren baitan Ekoetxeak antolatu zuen saioak, eta natura interpretatu eta behatzen ikasi zuten parte hartu zuten haur eta helduek.
Animalien aztarnak eta arrastoak identifikatzeko pistak eman zizkieten Ekoetxeako arduradunek, eta jolas eta dinamiken bidez, ekosistemak zaintzearen garrantziaren inguruko azalpenak jaso zituzten familiek.