Dramari umorearekin erantzun dio Zuhaitz Gurrutxagak Soreasun eskainitako bakarrizketan

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 26a, 16:00

Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun agiria aurkeztu zuen larunbatean Soreasu antzokian, bere hirugarren bakarrizketa.

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saioarekin alaitu zuten zapatua hainbat herritarrek. Elgoibarko umoregileak bere hirugarren bakarrizketa aurkeztu zuen Soreasu antzokian, Nortasun agiria.

Bizipen pertsonaletatik abiatuta, gai mingarriak eta gordinak umoretik aurkezten ditu Gurrutxagak bakarrizketa horretan: bikote harreman baten hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristearen zailaz, edota nahasmendu obsesibo konpultsiboa pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez aritu zen Soreasun.

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke bakarrizketa argazki gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide