Euskal Herriaren burujabetzaren eta nazio aitortzaren borrokan bidelagunak elkartzeko erronka duen Herri libre bat dinamikaren barruan, Gure Eskuk ekainaren 7rako manifestazioa deitu du Bilbon, 17:30ean, La Casillatik irtenda. Herri libre bat Euskal Herriak erabaki izango du manifestazioak leloa.
Azpeitiko Gure Eskuk manifestaziora joateko autobusa antolatu du, anbulatorio aurretik 15:45ean irtenda. Autobuserako izena Elikagunean, Korralen, Orkatzen eta Nizan eman daiteke. Izena emateko epea ekainaren 4ra artekoa izango da.