Odola biltzeko behar handia dagoela ohartarazi du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak, hori dela eta, biharko odol ateraldia antolatu du. Ohi bezala, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean egingo da, 16:30etik 20:30era.
Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute. Horretarako bi aukera daude: gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.