Sanjuandegiko festak 2025

Mantangorriren zain egon gabe, bertso afaria egin dute Sanjuandegin

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 29a, 11:57

Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariak arduratu ziren asteazken gaueko afaria girotzeaz. Gaur, aldiz, barraka eguna izango da Sanjuandegin, eta Kantu Jiraren emanaldia, mus txapelketa eta iluntze musikatua ere izango dira.

Mantangorri ez da bihar arte azalduko auzora, baina hori ez da traba Sanjuandegiko festak girotzeko. Atzo iluntzean bertso afaria egin zuten Baigera IIan, eta dozenaka lagun joan ziren hara, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia kantuan entzutera.

Gaur, berriz, barraka eguna izango da Sanjuandegin. Tiobiboetako txartel bakoitzak 1,5 euro balioko du, 17:00etatik 22:00etara bitartean. Horrez gain, 19:00etatik aurrera, Kantu Jira taldekoak ere ibiliko dira kantuan auzoan, pintxo potearen garaian.

Gau partean, 22:00etan, mus txapelketa egingo dute Ongi Etorri jatetxean, eta ordu berean, iluntze musikatua eskainiko dute Edu Zardoyak eta Sembrando Kaos taldeak. Emanaldi horiek Jim Clark eta Garoa tabernen atarian izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide