Agustin Ibarrola artistaren lanean oinarritutako sorkuntza bat egiteko erronka proposatu zieten Arte eta Diseinu Ikastegiko arduradunek han ikasten duten haurrei, eta Omako basoaren (Kortezubi, Bizkaia) erreplika txiki bat egin dute horiek herriko zelaitxo batean.
Banbuzko makilak hartu eta kolore biziz margotu dituzte, Ibarrolak basoan margotutako zuhaitzak imitatuz. Banbu horiek Pablo VI.a auzoan iltzatu dituzte, herritarrek ikus ditzaten.