Sarek bihar Sanjuandegiko Palestinaren aldeko elkartasun ekintzara deitu ditu herritarrak

Nerea Uranga 2025ko mai. 29a, 16:21

Sareren otsaileko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Bihar, hilak 30, maiatzeko azken ostiraleko euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea ez du egingo Sarek. Horren ordez, Sanjuandegin Palestinarekin elkartasunez egingo den mobilizaziora deitu ditu Sarek herritarrak.

Hilero azken ostiraletan euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzera deitzen du Sarek. Bihar, ordea, Sanjuandegiko festen hasierarekin bat egiten du Sareren deialdiak, eta gainera, auzo horretako XJ Auzolaneanek Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioa deitu du, 18:45ean, Jose Antonio Agirre plazan. Horregatik, bihar plazan ez du elkarretaratzerik egingo Azpeitiko Sarek, baina herritarrak Palestinaren aldeko ekintzan parte hartzera deitu ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide