Sanjuandegiko festak 2025

Sanjuandegin Barraka Eguna, ia ilararik gabe

Nerea Uranga

Prezio merkeagoan ibiltzeko aukera dago gaur arratsaldean Sanjuandegin jarrita dauden barraketan. 22:00etara arte izango da Barraka Eguna.

Gaur arratsaldean, Sanjuandegiko festen barruan, Barraka Eguna da. 17:00etatik 22:00etara bitartean, epaitegiaren aurreko aparkalekuan jarrita dauden tiobiboetan prezio merkeagoan ibiltzeko aukera dago. Hain zuzen ere tiobiboetarako txartel bakoitzak 1,5 euro balio ditu.

Barraketan ibiltzeko aukera merkeagoa izan arren, lehen orduetan ez da ilara handirik sortu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide