Bilbon gizon batek alaba hil duela salatzeko elkarretaratzera deitu du Itaiak

Aitziber Arzallus 2025ko mai. 30a, 09:55

Otsailean Irunen izandako hilketa matxista salatzeko plazan egin zuten elkarretaratzea. (Guka)

Sanjuandegiko festak izanik, protesta mobilizazioa han egingo dute; 18:45ean Jose Antonio Agirre plazan jarri dute hitzordua. Berez Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egitekoak ziren Mantangorri jaitsi baino ordulaurden bat lehenago, baina azkenean, Itaiak deitutako elkarretaratzea amaitzean, Palestinaren aldeko hitzartzea egin eta argazkia aterako dute.

43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil du bart, eta ondoren, bere buruaz beste egin du, Bilboko Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera. Itaiak hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako. Sanjuandegiko festak izanik, mobilizazioa han egingo dute; hain zuzen ere, 18:45ean Jose Antonio Agirre plazan jarri dute hitzordua. Berez Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egitekoak ziren leku eta oru berean, Mantangorri jaitsi baino ordulaurden bat lehenago, baina azkenean, Itaiak deitutako elkarretaratzea amaitzean, Palestinaren aldeko hitzartzea egin eta argazkia aterako dute.

Berri agentziek jakinarazi dutenez, adingabearen gurasoek eztabaida bortitza izan dute goizaldean, familiaren etxebizitzan, Larraskitu auzoan. Amak etxetik ihes egitea lortu du eta Udaltzaingoari deitu dio, alabaren bizia arriskuan zegoela ikusita. Poliziak etxebizitzara sartu direnean, adingabearen hilotza aurkitu dute, maindire artean estalita, eta aita komunean, hura ere labanaz zaurituta. Ama Basurtuko ospitalera eraman dute, zaurituta. Ertzaintza ikertzen ari da indarkeria bikarioa ote den.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide