Ezkioko Aiertek eta Unaik irabazi dute Sanjuandegiko mus txapelketa

Ihintza Elustondo

Mus txapelketaren irabazleak, txapelarekin. (Utzitakoa)

Ostegun gauez, mus txapelketa eta gau musikatua izan dira Sanjuandegiko festetan. Jendetza bertaratu da Edu Zardoya eta Sembrando Kaos taldeak zuzenean ikustera.

Sanjuandegiko festetan ohikoa den mus txapelketa jokatu zuten atzo, ostegunez, Ongi Etorri erretegian. Hainbat bikotek parte hartu zuten txapelketan, eta aurtengoan, Ezkiora (Gipuzkoa) joan da txapela; izan ere, Aiertek eta Unaik osatutako bikotea gailendu zen guztien artean.

Horrez gain, tradizio bilakatu den moduan, gau musikatua izan zen Garoa eta Jim Clark tabernen parean. Hain zuzen ere, Edu Zardoya eta Sembrando Kaos taldeak aritu ziren zuzenean, eta jendetza bertaratu zen.

Gau musikatuaren une bat, atzo. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide