Lagun Onak futbol kluba egun berezia ospatzen ari da gaur: Futbol Eskola Eguna, hain zuzen ere. Klubeko gazteenei zuzendutako ekintzak gauzatu dituzte goizean, Garmendipe futbol zelaian. 09:00etatik 14:00etara, futbol partidak jokatu dituzte futbol eskolako haurrek eta gaztetxoek, eta, horrez gain, puzgarriak izan dira Garmendipen bertan. Zozketak ere egin dituzte.