Eguraldi tristea egin zuen atzo arratsalde-gau partean, eta seguru asko bakarren batzuk uxatuko zituen ekaitzak, baina hala eta guztiz ere, giro ederra sortu zen Sanjuandegin. Bigarren urtez, Trikifree emanaldia egin zuten karpan, eta jende ugari bertaratu zen trikiti doinuak bertatik bertara entzutera.
Ondoren, txokolatada izan zen, eta buruhandiak ere ibili ziren auzoan barrena. Kitadelpare txarangaren emanaldia izan zen segidan, eta parrillada ere egin zuten Kontseilu Sozialistaren eskutik. Gauean, La Txamaren zein Tapia eta Leturiaren kontzertuak izan ziren Jose Antonio Agirre plazako agertokian, eta jendetza bertaratu zen zuzenekoak ikustera nahiz dantza egitera. Gaupasa egin nahi zuenak, berriz, karpan izan zuen horretarako aukera, Javi Hidalgoren eta Kanpaxen eskutik.
(Argazkiak: Ibon Errazu eta Guka)