Azpeitiko Endaizpe taldeak irabazi du Urrezko Parrilla Txapelketa

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 2a, 09:12

Jon Sorozabal eta Jokin Eizagirre, argazkiaren erdian, Urrezko Parrilla txapelketako irabazleak. (Utzitakoa)

Jon Sorozabalek eta Jokin Eizagirrek parrillan duten abilezia erakutsi zuten Anoeta futbol zelaian. Haientzat izan da Urrezko Parrilla lehiaketaren txapela.

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era Okelanek antolatutako Txuleta Festa egin dute Donostiako Anoeta futbol zelaian, eta azkenengo egunean, atzo, igandea, Urrezko Parrilla txapelketa jokatu zuten. Jon Sorozabal eta Jokin Eizagirre azpeitiarrek osatutako Endaizpe taldeak irabazi zuen txapela, finala jokatu zuten hamabost bikoteen artean gailenduta.

Gastronomia, kirola eta euskal kultura uztartzen dituen ekitaldia da Txuleta Festa. Hiru egunez, 25.000 txuleta baino gehiago kozinatu dituzte Anoeta estadioan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide