Ekaina iritsita, udal ordezkariek bihar, asteartearekin, egingo dute hileko ohiko udalbatzarra. 19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta besteren artean, Adikzioen Plan berria eta Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren bueltako adierazpena landuko dituzte.
Honako hau da udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- Azpeitiko Adikzioen lV. Plana 2025-2029 onartzea.
2.- Azpeitiko ordenantza fiskalen aldaketa. Zehazki, zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoen ordenantza arautzaileari eta zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileari dagokiena.
3.- Alkatetzak 2025eko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
4. - Sexu Askapenaren Eguneko nazioarteko adierazpena.
5.- Galdera eta erreguak.