Julen Azpiazu Gipuzkoako txapelduna izan da 1.500 metrotan

Nerea Uranga 2025ko eka. 2a, 10:06

Julen Azpiazu 1.500 metroko Gipuzkoako txapelduna podiumean.

Asteburuan jokatu da atletismoko Gipuzkoako txapelketa Donostiako Anoetan. Txapelketa irabazteaz gainera, Azpiazuk bere marka hautsi du. Naiara Tena, berriz, 400 metrotako proban hirugarrena izan da.

Asteburuan Gipuzkoako atletismo txapelketako probak jokatu dira Donostiako Anoetako estadio txikian. Bi azpeitiarrek emaitza bikainak lortu dituzte. Izan ere, Julen Azpiazu La Blanca taldekoak 1.500 metrotako txapelketa irabazi du absolutuen mailan, 3:55.56 denbora eginda. Azpiazuk bere marka pertsonala ere hautsi du.

Naiara Tena Xeye taldeko azpeitiarrak ere podiuma egin du. Honel absolutuen mailako 400 metroko proban hirugarren egin du, 58.90 denbora eginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide