Gure Esku dagoren manifestazioari babesa eman dio Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformak

Julene Frantzesena 2025ko eka. 2a, 12:52

Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformako hainbat kide. (Utzitakoa)

Larunbatean, ekainaren 7an, izango da manifestazioa Bilbon, Herri libre bat-Euskal Herriak erabaki! lelopean. Herritarrei hitzordu horretan parte hartzeko deia egin diete hainbat lagunek.

Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformak bat egin du datorren larunbatean, ekainaren 7an, Gure Eskuk deituta, Herri libre bat-Euskal Herriak erabaki! lelopean, Bilbon izango den manifestazioarekin. Hainbat lagunek eman diote babesa egitasmoari, eta herritarrei Bilboko hitzorduan parte hartzeko deia egin diete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide