Ekaina iristearekin batera, gaur, astelehenez, zabaldu dute kanpoko igerilekua. Denboraldia martxan da, baina eguraldi ona egitea falta. Izan ere, giro makurra ari da egiten gaur, eta halakoxea iragarri dute datozen egunetarako ere.
Irailaren 28ra arte egongo da irekita, eta beraz, bainua hartu nahi duenak datozen hiru hilabete pasatxoan egunero izango du horretarako aukera. 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita kanpoko igerilekua.