San Joan ukendua egiten ikasteko tailerra antolatu dute ekainaren 11rako

Nerea Uranga 2025ko eka. 3a, 08:30

San Juan ukendua. (Argia)

Garbiñe Larreak gidatuko du saioa. 18:00etan izango da Azoka Plazan, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago.

San Joan ukendua edota zazpi belar ukendua egiten ikasteko saioa antolatu dute ekainaren 11rako, Azoka Plazan. 18:00etan hasiko da saioa, Garbiñe Larreak zuzenduta. Ikastarorako plazak mugatuak izango dira, eta aurrez izena eman beharko da honako loturan.

Ikastaroan parte hartzen dutenek saioan bertan egindako ukendua etxera eramateko aukera izango dute.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide