Lasaotarrek beren eguna ospatuko dute larunbatean. Aurtengorako ere ekitaldi hainbat antolatu dituzte, eta horiekin arratsaldean hasiko dira. 16:00etan ekingo diote egitarauari, bingo musikatuarekin. Horren ostean, umeen jolasak egingo dituzte, eta ondoren, gazteen pilota partidak izango dira. Auzo afaria egingo dute gero, eta ondoren, auzoko gazteak ariko dira disko jartzaile lanetan.
Hona hemen egitarau osoa:
16:00. Bingo musikatua.
17:00. Umeentzako jolasak.
Ondoren, gazteen pilota partidak.
21:00. Auzo afaria
Ondoren, auzoko gazteak ariko dria DJ lanetan.