Ostiralean puntua egiten ariko dira hainbat lagun, plazan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 3a, 08:51

Hiru emakume iazko juntadizoan, puntua egiten. (Ihintza Elustondo)

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna izango da ekainaren 12an, eta aitzakia horretan jardungo dute puntua egiten astebete lehenago plazan. Kotoi mertzeriako kideek sustatutako egitasmoa izango da.

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna izango da ekainaren 12an, eta astebete lehenago, datorren ostiralean, ekainaren 6an, Kotoi mertzeriako kideek deituta, hainbat lagun plazan ariko dira puntua egiten.

Badira hiru bat urte Kotoiko kideak ekainaren 12aren bueltan puntua egiteko hitzordua gauzatzen hasi zirela. Aurreko bi urteetako juntadizoek harrera oso ona izan zuten, hainbat lagun elkartu baitziren hari matazen bueltan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide