Zabalik da Mila Zabaletaren erakusketa Sanagustinen

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 3a, 10:15

Mila Zabaletaren koadro bat Sanagustin kulturgunean. (Aitziber Arzallus)

Dozena erdi bat margolan ikusgai daude kulturguneko hormetan.

Mila Zabaletaren margolanak ikusgai daude Sanagustin kulturguneko hormetan atzo arratsaldeaz geroztik. Dozena erdi bat margolanek osatzen dute bilduma eta natura eta paisaiak dira horietako protagonistak. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai kulturgunea zabalik den ordutegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide