Iñigo Nuñez izango da Biele ISBren entrenatzaile berria

Nerea Uranga 2025ko eka. 3a, 11:36

Ibon Guridi eta Iñigo Nuñez, Azpeitiko kiroldegian. (ISB)

Iraurgi saskibaloi klubak azaldu du Bigarren FEB mailan eskarmentua duela Nuñezek, aurreko sasoian Huelva eta Zornotza taldeak zuzendu baititu. Gorka Atxa leioarra ariko da haren laguntzaile lanetan.

Iñigo Nuñez izango da Biele ISB taldearen entrenatzaile berria 2025-2026 denboraldian. Santurtziarra da, eta 26 urte ditu Nuñezek, baina saskibaloiko Espainiako Bigarren FEB mailan eskarmentua du Iraurgi saskibaloi taldeak azaldu duenez. Izan ere, aurreko denboraldian maila horretako Huelva eta Zornotza taldeak zuzendu ditu.

Nuñezek Iñaki Merinok utzitako tokia hartuko du, eta haren laguntzaile lanetan ariko denaren berri ere eman du gaur Iraurgik. Beste bizkaitar bat izango da; hain zuzen, Gorka Atxa leioarra ariko da Biele ISBko entrenatzaile laguntzaile postuan.


Gorka Atxa, Ibon Guridi eta Iñigo Nuñez. (Iraurgi SB)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide