Baigera elkarteak Iruñeko San Fermin jaietara irteera antolatuko du aurten ere. Uztailaren 10ean, ostegunez, joango dira Nafarroako hiriburura, eta dagoeneko zabalik dago irteerarako izena emateko epea; uztailaren 8ra arte izango da horretarako aukera.
Egun horretan 09:00etan aterako da Iruñerako autobusa, San Martin egoitzaren paretik. Goizean Iruñean ibiliko dira herritarrak, eta bazkaltzera Uslaer jatetxera joango dira hala nahi dutenak. Autobuseko joan-etorria eta bazkaria 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta joan-etorria soilik, hogei euroren trukean egin ahal izango dute.