Itsasi dantza taldeko ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia eskainiko dute ostiralean, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. LH 3. mailatik DBH 4. mailara arteko 57 gaztetxok parte hartuko dute dantza saioan, eta horiek askotariko euskal dantzak eskainiko dituzte. Besteren artean, aurreskua, zinta dantza, zahagi dantza nahiz sagar dantza egingo dituzte kulturguneko agertokian, hara joaten diren herritarren aurrean.