Orkatz kultur elkartearen 32. urtemuga ospatuko dute ostegunetik igandera

Julene Frantzesena 2025ko eka. 9a, 08:00

Orkatz tabernaren kanpoaldea.

Ostegunetik igandera, askotariko ekitaldiak egingo dituzte, hala nola pintxo poteoa, Ekain pailazoaren emanaldia, bertso saioa, bazkaria eta kontzertuak. Ekitaldi denak Orkatz tabernan izango dira.

Orkatz kultur elkartearen 32. urtemuga ospatuko dute asteburuan, eta urteurrenaren harira, azken urteetako moduan, ekitaldi ugari prestatu dituzte. Ostegunetik igandera, askotariko ekitaldiak egingo dituzte; besteak beste, pintxo poteoa, Ekain pailazoaren emanaldia, bertso saioa, bazkaria nahiz kontzertuak izango dira.

Ekitaldi guztiak Orkatz tabernan egingo dituzte, larunbateko bazkaria ere bai; eguraldi ona egiten badu, atarian egingo dute otordua. Landunek hamabost euro ordaindu beharko dute bazkaria, eta ikasleek eta langabeek, hamar euro. Bazkaritarako izena osteguna baino lehen eman ahal izango da Orkatzen bertan.

Honako hau da 32. urtemugarako prestatu duten egitaraua:

Osteguna, ekainaren 12a

  • 19:00. Pintxo poteoa, urdaiazpiko moztailearekin.
  • 22:00. Ekain pailazoa, Imanol Ituiño magoa eta Lur Aranburu kontortsionista.

Ostirala, ekainaren 13a

  • 22:30. 32 urtez bertso saioa, Joanes Azpillagarekin, Eli Pagolarekin, Oier Etxeberriarekin eta Ane Labakarekin.

Zapatua, ekainaren 14a

  • 14:30. Bazkaria.
  • 22:00. Diraki eta Trini Fox taldeen kontzertuak.
  • Ondoren, etxeko musika.

Igandea, ekainaren 15a

  • 19:00. Zugaren kontzertu akustikoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide