Azpeitiak eta Oiartzunek igandean jokatuko dituzte Herriarteko Txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak. Oiartzungo Madalensoro frontoian izango dira neurketak, 17:00etan hasita, eta azpeitiarrek joaneko lehian egindako lana iraultzea izango dute helburu.
Joan zen ostiralean etxean jokatu zituzten Ilunpeko pilotariek joaneko norgehiagokak, baina etxean aritzearen abantaila ez zen nahikoa izan haientzat; izan ere, Oiartzun 1 eta 2 nagusitu zen.
Lehia irekita dago, beraz, eta Azpeitiko jokalariak saiatuko dira azken urteetan Herriarteko txapel bat bestearen atzetik irabazten ari den Oiartzun mendean hartzen.