Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe. Keinu txiki bakoitzak balio du lelo hartuta hondakinen bilketa kolektiboa antolatu dute larunbaterako, ekainaren 7rako, Ekoetxeak, Urola Bizirik natur taldeak eta Azpeitiko Udalak.
Ekintzan parte hartzea doan da, baina aurrez Ekoetxean izena eman beharko da honako loturan, 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edota
10:00etan Landetako industrialdeko Sarralle lantegiaren aurrean jarri dute garbiketa kolektiboan parte hartu nahi dutenentzako hitzordua, eta ondoren, industrialdeko plastikoak jasotzea izango dute asmoa.
Honakoa da larunbaterako prestatu duten egitaraua:
- 10:00-10:30. Ongietorria, akreditazioak eta ekipazioa (zabor poltsak eta eskularruak) jasotzea, Landetako industrialdean Sarralle lantegiaren aurrean.
- 10:30-10:45. Antolatzaileen sarrera.
- 10:45-12:00. Garbiketa kolektiboa.
- 12:00-12:30. Bildutako hondakin kiloen kontaketa eta taldeko argazkia ateratzea.
- 12:30. Hamaiketakoa.
Herritarrak larunbateko ekintzan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.