Bihar irekiko dute Xoxoteko jubilatuen egunean izena emateko epea

Nerea Uranga 2025ko eka. 9a, 08:00

Iazko Jubilatuen Xoxoteko eguna. (Azpeitiko Udala)

Uztailaren 12rako antolatu dute Baigerakoek Xoxoteko jubilatuen eguna, 10:00etan Azpeitiko plazatik irtenda. Izena uztailaren 8ra bitartean eman behar da, bi euro ordainduta.

Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak uztailaren 12rako (larunbata) antolatu du Xoxoteko jubilatuen eguna. Irteera 10:00etan izango da Azpeitiko plazan, eta behin mendira igotakoan, hamaiketakoa egingo dute Xoxoteko aterpetxean. Ondoren, 11:30ean, meza izango dute bertan. Urtero moduan, animaziorik ez dela faltako esan dute antolatzaileek: "Izango dira bertsolariak, trikitilariak eta dantzariak".

Xoxoteko irteeran parte hartzeko izen ematea bihar, ekainak 10, zabalduko dute eta uztailaren 8ra bitartean egongo da horretarako aukera Baigera elkartean. Bi euro ordaindu beharko dira izen ematea.

Uztailaren 12an eguraldi txarra egingo balu, uztailaren 19ra atzeratuko lukete Xoxoteko irteera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide