Izarrak behatzeko familientzako jarduera antolatu dute ekainaren 9rako

Nerea Uranga 2025ko eka. 6a, 08:00

'Zerupe berean' jarduera.

Basazabal jauregian egingo dute tailerra, 18:00etatik 19:00etara, Aranzadi zientzia elkartekoek gidatuta eta Kutxa fundazioak antolatuta.

Zerupe berean izenburuko ekintza prestatu dute ekainaren 9rako, 18:00etatik 19:30era artean, Basazabal jauregian. Aranzadi zientzia elkartekoek gidatuko dute Kutxa fundazioak antolatutako saioa.

Familiei zuzendutako jarduera da. Saio horretan parte hartzen dutenek izarrak behatuko dituzte, kosmobisioak zer diren ikasiko dute eta unibertsoa ulertzeko moduak ezagutuko dituzte. Jarduera bukatzeko, haur bakoitzak izarrak eta konstelazio gogokoenak marraztuko dituzte aterki batean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide