Ekaineko Azpeitia Guka aldizkariaren aurrerapena: Biziberriko esperientziak

Erredakzioa 2025ko eka. 5a, 10:00

Datozen egunetan hasiko da Azpeitia Guka bazkideei 2025ko ekaineko aldizkaria etxez etxe banatzen. Hil honetako zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, eta tartean, Biziberri proiektuko bizilagunekin egindako erreportajea. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau.

Urtebete da Elizkaleko Biziberri eraikineko etxebizitza tutelatuek bizia hartu zutela. Bizilagun haietako batzuk dira Patrizi Orbegozo, Ignacio Odria, Julian Beristain eta Jose Ignacio Beristain. Guka haiekin, haien senideekin eta Ane Azpiri gizarte langilearekin egon da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide