Haurren igeriketa ikastaroan onartutakoen zerrenda argitaratu dute

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 5a, 15:41

Azpeitiko igerilekua.

Igeriketa ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik, plaza batzuk libre baitaude. Gainontzeko ikastaroetako izen emateen zerrendak datorren astean argitaratuko dituzte.

Amaitu da udako ikastaroetan izena emateko epea, eta, horrenbestez, haurren igeriketa ikastaro trinkoetan onartu dituztenen zerrenda dagoeneko ikusgai dago Azpeitiko Kirol Patronatuaren webgunean

Udalak jakinarazi duenez, igeriketa ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik ere, plaza libre batzuk geratzen baitira. Gainera, gutxieneko izen emate kopurura iritsi ez diren ikastaroetan izena eman dutenek harrerara jo dezakete, informazioa eskatzeko eta dauden aukeren inguruko zalantzak argitzeko.

Erakundeak aurreratu du gainontzeko ikastaroetako izen emateen zerrendak datorren astean argitaratuko dituela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide