Hainbat lagun puntua egiten aritu dira gaur plazan. Azken urteetako moduan, Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna gertu dela eta, plazara atera dute joskintzarako duten zaletasuna. Kotoi mertzeriako kideekin aritu dira herritarrak josten, Azoka Plazan aurrean.