Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu dute beste behin

Julene Frantzesena 2025ko eka. 6a, 19:20

Hainbat herritar biribilgunean.

Elkar-ekin taldeak deituta elkartu dira herritarrak Sanjuandegiko biribilgunean. Halaber, Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egin dute han elkartutakoek.

Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko eta Palestinako herritarrei elkartasuna adierazteko, dozenaka herritar Sanjuandegiko biribilgunean batu dira arratsaldean, erlojuan 18:30ak jo dituenean. Elkar-ekin taldeak deituta egin dute protesta, Palestinako banderak eta Palestinaren aldeko aldarrikapenak eskuetan zituztela.

Halaber, Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egin dute han elkartutakoek, eta salatu dute krisi humanitarioa areagotzen ari dela eta nazioarteko aktore nagusiek genozidioaren konplize izaten jarraitzen dutela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide