Helduen Eskolako datorren ikasturterako matrikula epea hilaren 16an zabalduko dute

Nerea Uranga 2025eko ekainaren 13a

Azpeitiko Helduen Eskolaren sarrera, San Martin estratan.

Matrikulazio epea ekainaren 16tik 26ra bitartekoa da Urola Kosta HHIn. Alfabetatzea, DBH titulua, gaztelania, euskara eta ingeles ikastaroak eskainiko dituzte Helduen Eskolan 2025-2026 ikasturtean.

Helduen Eskola den Urola Kosta HHIko datorren ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 16tik 26ra bitartean egongo da irekita.  Ekainaren 16tik 19ra bitartean 15:00etik 20:00etara artean egongo da zabalik Azpeitiko Helduen Eskola eta ekainaren 23tik 26ra 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Urola Kosta HHIn 2025-2026 ikasturtean honako ikastaroak eskainiko dituzte: alfabetatzea, DBHko titulua, gaztelania, euskara eta ingelesa.

Ikastaroetarako matrikula egiteko edota informazioa lortzeko Azpeitiko Helduen Eskolara joan beharko da, San Martin estratatik du sarrera, eta hango telefono zenbakia 943-81 22 03 da.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide