Urte sasoi honetan ohiko den gisan, han eta hemen ikasturte bukaerako jaialdiak eta erakustaldiak ari dira egiten. Atzo, esaterako, Itsasi dantza taldearen txanda izan zen. Hain zuzen ere, LH 3. mailatik DBH 4. mailara arteko 57 dantza ikaslek ikasturtean zehar ikasitakoa Sanagustin kulturguneko agertokira eraman zuten. Kulturgunea jendez leporaino zela jardun zuten horiek euskal dantzak egiten.