Apirilaz geroztik, obretan da Salbe auzunea. Eremu horretako 14, 15, 16, 17 eta 18 zenbakien ingurua berrurbanizatzeko lanak ari da gauzak udala. Martxa onean doaz obrak, baina zenbait eragozpen sortzen ere ari dira.
Esaterako, egunotan hasi dira igerileku aldeko zatian lanak egiten, eta espaloia berritu ahal izateko, zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri izango; hain zuzen ere, aparkaleku horietatik pasatu ahal izango dute oinezkoek.
Eremu horretako lanek pare bat hilabete iraungo dutela aurreikusten du udalak. Dena den, obra guztia bost bat hilabeteko epean bukatzeko aurreikuspena du erakundeak. Auzoko irisgarritasuna hobetzeko xedez ari da lanok gauzatzen udala; Art eraikuntza enpresak egingo ditu.