Izarraizko Ateko ur putzua itxi dute, umeak uretara ez sartzeko

Julene Frantzesena 2025ko eka. 7a, 09:56

Izarraizko Ateko ur putzua.

Saneamendu bonba matxuratuta dagoelako, putzua itxi du Udaltzaingoak. Matxura konpondu bitartean izango da ingurua babestuta.

Izarraizko Atea parkeko ur putzuaren saneamendurako bonba matxuratuta dagoela jakinarazi du udalak. Ondorioz, konponketa lanak gauzatu bitarterako, zinta bidez hesitu du putzua Udaltzaingoak, haurrak-eta uretara sar ez daitezen. Ez dute zehaztu konpoketa lanak zer epetan egitea aurreikusten duten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide