Alex Txikonek Ramon Rubial fundazioaren sarietako bat jaso du

Julene Frantzesena 2025ko eka. 8a, 09:01

Ramon Rubial saria jaso duten lagunak. (Ramon Rubial fundazioa)

Kirol arloko saria eskuratu du Azpeitiko bizilagunak, sarietako epaimahaiak azaldu duenez, alpinismoan egindako ibilbideagatik. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian.

Ramon Rubial sarietako bat jaso du Alex Txikon mendizaleak. PSOErekin lotura duen Ramon Rubial fundazioak banatzen dituen sarien 18. aldia izan da aurtengoa, eta atzo, larunbatarekin, egin zuten ekitaldia Bilboko Euskalduna jaialdian. Kirol arloko saria eskuratu du Azpeitiko bizilagunak, sarietako epaimahaiak azaldu duenez, alpinismoan egindako ibilbideagatik, eta bereziki, 8.000 metroko mendietara negu partean egindako igoerengatik.

Kiroletako saria ez ezik, beste hainbat arlotakoak ere banatu zituzten atzoko ekitaldian. Besteren artean, Manuela Carmena, Paca Sauquillo eta Cristina Almeida ere saritu ditu fundazioak, "askatasunaren eta demokraziaren" alde egindako lanagatik. Halaber, sari bana jaso zuten Joaquin Almunia politikari sozialistak, Amor Sin Barreras elkarteak, Pedro Oleak kulturgileak, Ingeteam enpresak, Moriarti Produkzioakek, Gonzalo Mirok eta Enraiza Derechos gobernuz kanpoko erakundeak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide