Atzo eta gaur saskibaloi taldeetako harrobietako jokalariek hitzordu garrantzitsua izan dute Azpeitian. Izan ere, Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatuta, 350 bat haur eta gaztetxo ISB Topaketetan parte hartzen aritu dira.
Urola Ikastolako eta kiroldegiko saskibaloi kantxetan hainbat partida jokatu zituzten atzo goizean eta arratsaldean, eta gaur goizean ere lehiak izan dira nagusi; finalerdiak eta finalak jokatu dituzte gaurkoan. Batez ere, Gipuzkoako taldeek parte hartu dute topaketan, baina Bizkaiko bateren bat ere izan da Azpeitian.
2016an jaiotako mutiletan nagusi izan da Ordizia taldea, eta urte horretan bertan jaiotako nesketan, berriz, Zarautz. 2015ean jaiotako mutiletan eta nesketan, ostera, Easok irabazi ditu lehiak. 2015ean jaiotako nesketan, bestalde, Durangoko Tabirakok lortu du txapela, eta mutiletan, berriz, Easo taldeak.
Bigarren postu batzuk eskuratu dituzte, halaber, ISBko talde batzuek. Zehazki, 2014an jaiotako mutiletan, 2015ean jaiotako mutiletan, 2016an jaiotako nesketan eta 2016an jaiotako mutiletan sailkatu da Azkoitiko nahiz Azpeitiko taldea bigarren postuan.