2024-2025 denboraldia bukatzeko bazkaria egin zuten Lagun Onak futbol klubeko kideek. Hain zuzen ere, infantiletatik gorako taldeetan aritzen diren jokalari, entrenatzaile eta gainontzeko kide guztiak hantxe elkartu ziren sasoiari behar bezalako bukaera emateko, eta bazkalostean sari banaketa ere egin zuten: talde bakoitzeko goleatzailerik eta jokalaririk onena saritu zituzten.
- Infantil neskak F-8: jokalari onena, Lur Aramendi; goleatzailea, Jare Zubizarreta.
- Infantil neskak F-11: jokalari onena, Ane Gartziaetxabe; goleatzailea, Inge Berasategi.
- Infantil mutilak A: jokalari onena, Mikel Sagarmendi; goleatzailea, Julen Sanchez.
- Infantil mutilak B: jokalari onena, Oinatz Lekuona; goleatzailea, Eki Ucin.
- Infantil Txikiak: jokalari onena, Julen Saizar; goleatzailea, Anje Alkorta.
- Infantil Handiak: jokalari onena, Luka Areizaga; goleatzailea, Aner Korta.
- Emakumezkoen 1. kadete maila: jokalari onena, Maddi Aizpuru; goleatzailea, Nora Bereziartua.
- Emakumezkoen Ohorezko Kadete maila: jokalari onena, Maria Soraluze; goleatzaileak, Amane Iglesias.
- Preferente Kadete mutilak: jokalari onena, Mikel Iriarte; goleatzailea, Luken Ansoalde.
- Kadete Ohorezko Maila: jokalari onena, Mikel Pineda; goleatzailea, Aratz Iparragirre.
- Jubenil Gorengo Maila: jokalari onena, Janitz Epelde ; goleatzailea, Iker Urrestilla.
- Ohorezko Jubenila: jokalari onena, Urko Arozena; goleatzailea, Pello Odriozola.
- Gizonezkoen Gorengo Maila: jokalari onena, Pedro Iriarte; goleatzailea, Aretz Gurrutxaga.
- Emakumeen Ohorezko Erregional Maila: jokalari onena, Maria Sorazu; goleatzailea, Joane Korta.
- Hirugarren Maila: jokalari onena, Unax Odriozola; goleatzailea, Jagoba Erdozia.