Datorren iganderako, ekainaren 15erako, II. Scooter Jaialdia antolatu du YK Riders taldeak, Izarraizko Ateko skate parkean. Txanda librean aritzeko parada izango dute herritarrek, eta gero, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute.
Jaialdian parte hartzeko izen-ematea 10:30ean zabalduko dute, eta ordu berean txanda librean jarduteko aukera izango dute scooterzaleek. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera Euskadiko Txapelketa jokatuko dute, eta segidan, erakustaldia eskainiko dute. Sari banaketa 18:00etan egingo dute. Egun guztian, gainera, YK denda zabalik izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.