Angel Lopez Cintero (Zaragoza, Espainia, 1936) eskalatzaileak proiekzioa eta solasaldia eskainiko ditu ostegunean, 19:00etan hasita, Mendietxe museoan. Rigloseko betiko eskalatzailea izenburupean eskainiko du doako saioa.
Cintero gazte zela hasi zen eskalatzen. Riglosen eskaladako hainbat bide ezagun egiten eta zabaltzen aurrenetako eskalatzailea izan zen Cintero, besteak beste, 1953an Puro izeneko bidea eta 1957an Seron Millan ireki zituen, beste eskatzaile batzuekin batera. Bigarren bide hori ireki zuten garaian "luzea eta zaila" zela esan zuten.
Aragoiko mendizaleek emanda sari bat baino ditu jasota Cinterok, eta iaz Pirinioetako Mendi Film Jaialdiak saritu zuen.