Uztailean emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Udako oporren atarian, sei ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, alegia–; eta bat izan ezik, euskaraz eskainiko dituzte, seitik bost.
Hauek dira datorren hilean Azpeitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren bost ikastaroak:
- Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
- Lau ordu.
- Uztailaren 1ean eta 2an, 09:00etatik 11:00etara.
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Uztailaren 28an eta 29an, 09:00etatik 11:00etara.
- Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
- Lau ordu.
- Uztailaren 3an eta 4an, 09:00etatik 11:00etara.
- Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
- Sei ordu.
- Uztailaren 21etik 23ra, 09:00etatik 11:00etara.
- Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikiloc-ekin
- Bi ordu.
- Uztailaren 24an, 09:00etatik 11:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.