Urrestillako sanjoanak

Ibilbide laburragoa egingo dute korrikalari helduek zapatuko Urrestillako Herri Krosean

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 9a, 14:40

Hainbat korrikalari gaztetxo 2023ko krosean. (Ihintza Elustondo)

Berrikuntzekin dator aurten Urrestillako XXI. San Joan Herri Krosa: bi kilometro laburragoa izango da helduen lasterketa, 6,6 kilometrokoa. Zapatuan egingo dute proba, sanjoanak hasi baino astebete lehenago.

Zapatu honetan izango da Urrestillako XXI. San Joan Herri Krosa, eta, urtero bezala, adin guztietako herritarrentzako probak prestatu dituzte aurten ere. Hala ere, berrikuntzak izango dira helduen lasterketan, ohi baino laburragoa izango baita: ez ditu 8,8 kilometro izango, 6,6 kilometro baizik. Horrenbestez, ibilbideari hiru itzuli emango dizkiote korrikalariek, aurreko edizioetan baino bat gutxiago.

17:00etan hasiko dira lasterka 0 eta 8 urte bitarteko haurrak, eta haien atzetik lehiatuko dira benjaminak, kimuak eta infantilak. 18:00etatik aurrera, berriz, kadeteen eta jubenilen txanda izango da, eta korrika egiten azkenak izango dira seniorrak.

Urtero San Joan jaiak berotzen dituen lasterketan parte hartzeko izen-ematea irekita dago jubenilen, seniorren eta beteranoen kategoriatan lasterka egingo duten kirolarientzat. Horiek esteka honetan eman ahal izango dute izena. Gainontzekoek, berriz, egunean bertan eman beharko dute izena.

Honako hauek dira XXI. San Joan Herri Krosaren barruko lasterketak, ordutegiak eta ibilbideen distantziak:

  • 17:00. 0 eta 8 urte bitartekoak, 200 metro.
  • 17:15. Benjaminak (LHko 3. eta 4. mailak), 550 metro.
  • 17:30. Alebinak (LHko 5. eta 6. mailak), 950 metro.
  • 17:45. Infantilak (DBHko 1. eta 2. mailak), 1.190 metro.
  • 18:00. Kadeteak (DBHko 3. eta 4. mailak), 2.300 metro; jubenilak, 4.500 metro; eta seniorrak eta beteranoak, 6.600 metro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide