Osakidetzan deitutako protestarekin bat egin dute Azpeitiko anbulatorioan

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 9a, 14:31

Osasun langileak eta herritarrak anbulatorio aurreko protestan, gaur. (Utzitakoa)

Osasun etxeko langile ugari eta zenbait herritar elkartu dira 13:00etan, osasun sare publikoan giza baliabideen arloan bizi duten egoera salatzeko sindikatuek egindako deialdia babestuz.

Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK eta USA sindikatuek deituta, Osakidetzako zuzendaritzaren kudeaketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean eta eguerdian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat ospitale eta osasun etxetan.

11:00etan ospitale atarietan eta 13:00etan herrietako osasun etxeen atarietan deituta zituzten elkarretaratzeak sindikatuek. Azpeitiko anbulatorioan bat egin dute protestarekin. Osasun etxeko langile ugari eta zenbait herritar elkartu dira 13:00etan anbulatorioaren atarian, osasun sare publikoan giza baliabideen arloan bizi duten egoera salatzeko sindikatuek egindako deialdia babestuz. Hamar bat minutu iraun du protestak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide