Salbe auzuneko berdegunea eraberritzen hasi dira, aisialdirako gune bat sortzeko

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 9a, 16:03

Salbe auzuneko berdegunea. (Azpeitiko Udala)

Salbe auzunean lehendik dagoen berdegunean aisialdirako edo atsedenerako gunea sortuko du udalak. Besteak beste, petakan jolasteko eremu bat egokituko dute han, baita zuhaitzak landatu eta itzalpean eserita egoteko guneak prestatu ere.

Azpeitiko Udalak gaur hasi ditu Salbe auzuneko berdegunea eraberritzeko lanak, han aisialdirako edo atsedenerako gune berri bat sortzeko. Erakundeak adierazi duenez, auzotarren eskaerei erantzungo dio berrikuntza horrek.

Udalak aurreratu duenez, petakan jolasteko eremu bat egokituko dute berdegune horretan. Horrez gain, zuhaitzak landatuko dituzte, eta itzalpean eserita egoteko guneak jarri. Udalaren aurreikuspenen arabera, bizpahiru astetan amaituko dituzte lanak.

Salbe auzunearen zati bat berrurbanizatzeko lanetan ari da udala apiriletik, eta, gaur auzune horretako berdegune nagusia eraberritzeko lanak hasi ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide