Txupinazoarekin hasi dituzte Xalto Xaltuek! egitasmoko ekintzak

Julene Frantzesena 2025ko eka. 9a, 17:45

Hainbat haur eta gaztetxo izan dira arratsaldean Jose Antonio Agirre plazan bota duten txupinazoan. Ostegunera bitartean hainbat ekintza egingo dituzte, Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekek antolatuta.

Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekek haurrei zuzendutako ekitaldi ugari prestatu dituzte aste honetarako, Xalto Xaltuek! egitasmoaren barruan. Gaur hasi dituzte ekintza horiek, Jose Antonio Agirre plazan bota duten txupinazoarekin, eta datozen egunetan ere izango dute zer egin herriko txikienek. 

Hain zuzen ere, bingoaz, jolasez nahiz herriko pailazoen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute horiek osteguna bitartean. Ekitaldi guztiak Jose Antonio Agirre plazan gauzatuko dituzte, eta horietan parte hartzeko ez da aurrez ludoteketako zerbitzuan izena emanda egon beharko.

(Argazkiak: Maialen Etxaniz)

Honako hau da aurtengo Xalto Xaltuek! egitasmoko egitaraua:

Bihar, asteartea

  • 17:30-19:00. Bingoa.

Etzi, asteazkena

  • 17:30-19:00. Haurrentzako jolasak (zirku txokoa, mural margoketa, xaboi burbuilak egiteko tailerra...).

Ekainak 12, osteguna

  • 17:30-18:30. Herriko pailazoen ikuskizuna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide